Ertzaintzak barikutik desagertuta egondako 77 urteko iurretarraren gorpua topatu du goiz honetan. Gorpua 10:00ak aldera topatu dute, "Iurretako zailtasun handiko leku batean". Lekura bertaratutako osasun zerbitzuek heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin.