77 urteko gizonezko baten bila dabiltza Iurreta inguruan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, atzo goizean gizonezkoa ogia eta egunkaria erostera irten zen, baina ez zen etxera itzuli. “Azkenengon 11:30 inguruan ikusi zuten Durangoko bidegorritik oinez”, azaldu dute.
Gizonezkoak 180 zentimetroko garaiera du eta ile zurixka. Eta kolore griseko jaka bat zuen jantzita, galtza beltzak eta zapata ilunak.
Bilaketa dispositiboa martxan dago; Iurreta eta Durango inguruetan dabiltza gizonezkoaren bila. Bilaketa lanetan Ertzaintzako hainbat patruila, mendi ataleko kideak, suhiltzaileak, erreskate taldekoak, Gurutze Gorrikoak eta DYAko kideak dabiltza.