Iurretako jaietan egondako eraso matxisten aurrean, udaltzainek "zuzen" jokatu zutela adierazi du udalak

Anboto 2024ko urr. 17a, 17:07

Eraso Sexisten Kontrako Plataformak, urriaren 5ean, San Migel jaietako bigarren asteburuan, eman zuen gertakarien berri lehenengoz. Egondako erasoak salatu ditu udalak, eta erabateko babesa eman die biktimei eta haien ingurukoei.

Iurretako Udalak sanmigel jaietan egondako eraso matxistak salatu ditu, biktimei eta haien ingurukoei erabateko babesa emanez. Era berean, argitu du behar bezala aktibatu zela Erantzuteko Protokoloa. "Egun horretan lan egin zuten udaltzainek une oro zuzen jokatu zuten, biktimetako bati gertatutakoaz galdetu zitzaionean laguntza eskainiz, egun horretan jasotako intzidentziak jasotzen duen bezala".

Urriaren 5ean, San Migel jaietako bigarren asteburuan, eman zuen gertakarien berri lehenengoz Eraso Sexisten Kontrako Plataformak. Eta, urriaren 10ean, erasoak salatzeko elkarretaratzea egin zen. Sare sozialen bitartez zabaldukota ohar baten bitartez, udalak berretsi du ez duela emakumeen aurkako inolako erasorik onartuko. Gaineratu du lanean jarraituko duela "herrian horrelako jarduerak errepika ez daitezan beharrezko neurriak hartuz".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!