Dozenaka herritar batu dira Iurretan, San Migel jaietan egondako eraso matxistak salatzeko. Gutxienez, salaketa bat jaso dute Durangoko Ertzaintzaren komisarian; "jarrera babosoa erakusteagatik, ikutuak egiteagatik eta neskak deseroso sentiarazteagatik" aurretik ere gaztetxetik kanporatu izan dutela salatu dute, baita ere, Eraso Sexisten Kontrako Plataformatik.