Iurretarrek azken egunak dituzte sanmigelekin gozatzeko

Anboto 2024ko urr. 4a, 13:00

Iurretarrak sanmigeletako azken txanpan sartu dira gaur. Denak emanda aprobetxatzeko egunak dituzte aurretik, eta gutxik huts egingo diote jaiaz gozatzeko aukerari.

Gaur tortilla eta pintxo txapelketak egingo dituzte, eta mariatxi doinuek bertso errimei emango diete lekukoa. Aurten ere, bertsozaleek lepo beteko dute Kepa Arroitajauregi frontoia. Zinez eta Raimundo El Canastero taldeek berotuko dute gau giroa. 

Zapatuan Mozorro Eguna ospatuko dute eta herriko kaleek Oktoberfest jaialdiaren itxura hartuko dute. Jai Batzordeak parte hartzeko gonbita egin diete denei. Iurretarrak mozorroa jantzita batuko dira paella txapelketan, eta baita herri bazkarian ere. Gau giroa alaitzeko, Luhartz plaza taldea gonbidatu dute. 

Nekazaritza azoka
Domekan, XXIV. Nekazaritza eta Artisautza Azokagaz hasiko da eguna. Dantzari eta agintariek hutsik egin barik egingo dute kalejira, Montoitik plazara. Eta jaiak agurtzeko, herri afaria egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!