Gurutze Fradesek (Iurreta, 1981) urteko probarik garrantzitsuena lehiatu du gaur Nizan (Frantzia): Munduko Ironman Txapelketa. Iurretarra 15. helmugaratu da. "15 onenetan geratzea itzela litzateke" esan zuen orain egun batzuk Joseba Derteanok ANBOTOrako egindako elkarrizketan. Bada, ezina ekinez egina. Kirolariak bere helburua betetzea lortu du. Bidea ez da erraza izan. Iaz, azken unean uko egin behar izan zion parte hartzeari, aurreko egunetan gaixotu egin zelako.
Probako distantzia honako hau da: 3,8 kilometro igerian, 180 kilometro bizikletan, eta 42 korrika.Ondorengo denborak egin ditu: Korrika 03:02:43, bizikletan 05:35:03 eta igerian 57:46. Azken denbora: 9:41:01.