Datorren uztailaren 22an zabalduko dute Bidebarrietako aparkaleku berria, Iurretako Udalak jakin eragin duenez. Egoiliarrentzako 94 leku ditu parking berriak, horietako hiru egokituak.
Bidebarrieta kalea berrurbanizatzeko lanekin lotuta egokitu dute aparkaleku berria. Kale horretan oinezkoentzako espazioa handituko dute; 1.100 metro koadro baino gehiago bideratuko dira oinezkoentzako. Horretara, gaur egun, kale horretan dauden autoendako aparkalekuak kenduko dituzte. "Libre geratuko den espazioa egonaldietarako eta oinezkoentzako espazioak handitzeko balioko du", udal arduradunek azaldutakoaren arabera. Proiektu hori lizitazio fasean dago momentu honetan Iurretako Udaletik jakin eragin dutenez.