'Sormen Iurreta' bekarako deialdia zabalik dago

Anboto 2024ko ots. 20a, 12:40

'Goiuria Ikastola auzolan baten kronika' liburuak irabazi zuen Iurretako lehenengo "Sormen Beka" 2022an

Iurretako Udalak kultur sorkuntza sustatzeko diru-laguntza lortzeko deialdia zabaldu du. Martxoaren 2ra bitartean aurkeztu daitezke proiektuak. 

Kultur sorkuntza bultzatzeko helburuagaz jaiotako Sormen Iurreta bekarako deialdia egin du Iurretako Udalak. Martxoaren 2ra bitartean aurkeztu daitezke proiektuak honako modalitate hauetan: literatura lanak edo ilustrazioa, sorkuntza eszenikoa, ikus-entzuneko lanak, erakusketak edo argazki konpilazioak sortzeko proiektuak, musika sorkuntza eta kultur proiektuak. 

Beka lortzeko oinarriak Ibarretxe kultur etxean edo Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) eskuratu daitezke. Baita Iurretako Udalaren webgunean ere.

Iurretako lehen sormen beka Goiuria ikastola auzolan baten kronika liburuak irabazi zuen 2022an.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!