Carros de Foc-i buruzko hitzaldiak abiatuko du Iurretako VII. Mendi Astea

Anboto 2024ko urt. 15a, 10:00

Zaldai mendi taldeak antolatuta Iurretako VII. Mendi Astea urtarrilaren 23tik 28ra izango da. Mendia herrira hurbiltzea dute helburu.

Urtarrilaren 23an hasiko da Zaldi mendi taldeak antolatuta Iurretako VII. Mendi Astea. Urtarrilaren 28ra bitartean, ikusentzunekoak eta hitzaldiak eskainiko dituzte, Basatzan mendi bizikleta martxa egingo dute eta Gallandara igoko dira frontalekin, besteak beste.

 

IURRETAKO VII. MENDI ASTEA

URTARRILAK 23

  • 'Carros de Foc' dokumenala, 19:00etan, Goiuria kulturgunean. Ondoren, hitzaldia eskainiko du Eñaut Aiartzaguenak.

URTARRILAK 24

  • 'The Great, the basque and you' dokumenala, 19:00etan, Goiuria kulturgunean. Ondoren, hitzaldia eskainiko du Mikel Bringasek.

URTARRILAK 25

  • 'Zanskar 2023' dokumenala, 19:00etan, Goiuria kulturgunean. Ondoren, hitzaldia eskainiko du Joseba Iztuetak.

URTARRILAK 26

  • Zaldai Mendi Erronka 2023ko finalisten sari banaketa, 19:00etan, Askondoko aterpean. 

URTARRILAK 27

  • Basatzan VII. Iurretako Mendi Bizikleta Martxa, 10:00etan, Askondoko aterpetik. 
  • Gallandara igoera frontalekin, 18:00etan, Askondo aterpetik irtenda. Umeekin egiteko moduko ibilbidea izango da. Gainera, txikienek ibilbide erdian batzeko aukera izango dute Lukuarrietatik hasita.

URTARRILAK 28

  • Haurrentzako ipuin kontaketa saio Amaia Egidazu ipuin kontalariarekin, 12:00etan, Askondoko aterpean (eguraldi txarrarekin, Goiuria kulturgunean).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!