Urtarrilaren 27an egingo dute Iurretako Basatzan mendi bizikleta martxa

Maialen Zuazubiskar 2024ko urt. 8a, 08:50
Artxiboko irudia.

Iurretako VII. Mendi Astearen baitan antolatu dute mendi bizikleta martxa solidarioa. 

Zaldai Mendi Taldeak Basatzan mendi bizikleta martxaren zazpigarren edizioa antolatu du urtarrilaren 27rako. Mendi bizikleta martxa solidarioa Askondoko aterpetik irtengo da, 10:00etan. Ibilbideak 28 kilometro ditu, eta 1.000 metroko desnibela.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, izen-emateagaz ateratako dirua Angelman Sindromea elkarteari emango diote. Aurretik izena ematea (www.kirolprobak.com) 8 euro da; egunean bertan, 12 euro. Izena ematen duten lehenengo 150 lagunek buff bana jasoko dute opari.

Parte hartzen dutenenentzat gainera, gosaria, dutxak, hornidura gunea, bukaerako luntxa eta bizikletak garbitzeko mangera egongo dira, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!