Gurutze Fradesek hirugarren tokian amaitu du Cozumel Ironmana

Anboto 2023ko ira. 25a, 14:03

Gurutze Frades eskuman, Hannah Berry eta Sarah Crowleyrekin. (Argazkia; facebook: Gurutze Frades)

Munduko txapelketarako aste gutxi falta direnean, Gurutze Frades podiumera igo da Mexikoko Ironmanean.

Atzo lehiatu zen lasterketa. Parte hartzaileek 1.9 kilometro egin zituzten igeri, 90 bizikletan eta 21 korrika. "Lasterketa aldapa gora jarri zait igeriketa saiotik, baina hala ere, aurrera jarraitu dugu. Korrika azkarrago aritzea espero nuen, baina bizikletan bakarrik ibilita, indarhusten joan naiz eta ezin izan dut indartsuago amaitu. Hannah [Berry] eta Sarah [Crowley] ikusgarri aritu dira eta pozik nago eurekin podiuma elkarbanatuta", adierazi du Fradesek sare sozialetan. Beraz, ezin izan du iazko garaipena berretsi, baina gustura dago emaitzarekin.

Frades zazpigarren tokian irten zen uretatik, bizikletan hirugarren kokatu zen eta korrika postu horri eutsi zion. Bere denbora honako hau izan zen: 4:21:52. Hannah Berryk irabazi zuen Ironmana (4:08:04) Sarah Crowleyren aurretik (4:10:44).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!