Julio Aranguena AEK-ko irakasleari azken agurra emango diote bihar Iurretan

Anboto 2023ko mai. 30a, 11:29

Durangaldeko euskaltegietan irakasle beteranoa zen Aranguena. Domekan hil zen, 61 urtegaz.

Euskaltzale amorratua zen Julio Aranguena. 19 urtegaz Durangoko Abarrak euskaltegian euskara ikasten hasi zen, leku harek bere bizitzan izango zuen garrantzia jakin barik. Euskaldun berria izanda, 21 urtegaz euskara eskolak ematen hasi zen. Aranguenaren heriotza kolpe gogorra izan da Durangaldeko AEKren lantaldearentzat, baita  40 urteko ibilbidean irakasle izan zuten ikasleentzat ere. "Lankide zoragarria zen. Umore fina zuen eta barre egiteko gogoa kutsatzen zuen horietakoa zen. Irakasle legez ere, oso ona zen. Pazientzia handia zuen eta hori ezaugarri oso ona da hasten ari diren ikasleei irakasteko. Gainera, asko zekien eta hori guztia ondo irakasteko gaitasuna zuen", gogoratu dute bere lankideek.

ANBOTOk Julio Aranguena eta Fernan Ruiz elkarrizketatu zituen 2015ean. Euskaldun berriak izanda euskahaldundutako bi pertsonen esperientziak izan zituzten berbagai.

Julio Aranguenaren hileta bihar izango da, maiatzak 31, Iurretako elizan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!