Basatzan mendi bizikleta martxa eta Gallandarako irteera bertan behera utzi dituzte abisu horiagatik

Anboto 2023ko urt. 27a, 13:50

Partaideen segurtasuna bermatzeko hartu dituzte erabakiak.

Zaldai Mendi Taldeko Mendi Astearen barruan hainbat ekitaldi aurreikusita zeuden astebururako, baina euretako batzuk bertan behera geratu dira, abisu horia deituta dagoelako elurrarengatik. Basatzan mendi bizikleta martxa eta Gallandarako irteera ez dituzte egingo. "Abisu horia aktibatuta dago eta partaideen segurtasuna bermatze aldera bertan behera utzi ditugu", informatu du mendi taldeak sare sozialetan. Bizikleta martxa "urtean zehar beste egun batean " antolatzen saiatuko dira.

Bestalde, domekako ipuin kontalari saioa tokiz aldatu dute: Askondoko aterpetik Goiuria Kultur Gunera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!