Dokumental emanaldiak, mendi bizikleta martxa solidarioa eta gehiago Iurretako Mendi Astean

Anboto 2023ko urt. 22a, 10:20
Basatzan martxa Askondo aterpearen ondoan hasiko da. (Argazkia: Zaldai)

Zaldai Mendi Taldearen Mendi Astea ekitaldiz beterik dator. Basatzan mendi bizikleta martxaren VI. aldia da euretariko bat.

Urtero lez, kirola elkartasunagaz lotuko dute eta izen-emateagaz ateratako dirua Angelman Sindromea elkarteari emango diote. Aurretik izena ematea (www.kirolprobak.com) 10 euro da; egunean bertan, 12 euro. Izena ematen duten lehenengo 50 lagunek kamiseta bana jasoko dute opari. Martxa 10:00etan hasiko da, Askondoko aterpean. Ibilbideak 25 kilometro ditu, eta 1.000 metroko desnibela.

Egun bereko arratsaldean, 18:00etan, beste ekimen bat ere izango da: Gallandara irteera, frontalagaz. Umeekin egiteko moduko ibilbidea da.

URTARRILAK 25

  • 19:00etan, Goiuria kultur gunean. Dokumental emanaldia eta hitzaldia: 'Bakardade zuria, Laponia'. Leire Urretxo eta Nerea Iztueta.

URTARRILAK 26

  • 19:00etan, Goiuria kultur gunean. Dokumental emanaldia eta hitzaldia: 'Egunon kapitan, Yosemite'. Maite Zumarraga eta Idoia Rubial.

URTARRILAK 27

  • 19:00etan, Askondoko aterpean. Zaldai mendi erronka 2022, sari emate ekitaldia.

URTARRILAK 28

  • 10:00etan, Askondoko aterpetik. Basatzan mendi bizikleta martxa.
  • 18:00etan, Askondoko aterpetik. Gallandara frontalarekin.

URTARRILAK 29

  • 12:00etan, Askondoko aterpean. Haurrentzako ipuin kontalaria. Amaia Egidazu.
  • 17:00etan, Goiuria kultur gunean. Mendi paisaien akuarela tailerra eta erakusketa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!