Iurretako Bakixa auzoko jaietako errifa 2.666 zenbakiak irabazi du

Anboto 2023ko urt. 23a, 09:58
Aurten Bakixako jaietan egindako tanborradako irudia.

Otzara bat zozkatu dute.

Asteburuan jaiak ospatu dituzte Iurretako Bakixa auzoan. Bertan askotariko produktuz betetako otzara bat zozkatu dute. Arduradunek jakitera eman dutenez zenbaki irabazlea honako hau da: 2.666. Badaezpada erretserbako zenbakia ere atera dute: 1.444.

Errifa arrakastatsua izan da eta, guztira, 5.000 txartel saldu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!