[BIDEOA] Danbor hotsak bueltan, Iurretako Bakixa auzoko jaietan

Anboto 2023ko urt. 22a, 10:30

San Sebastian jaiak ospatzen ari dira. Barikuan Bakixako 7. Tanborrada Mundiala egin zuten hiru urteko parentesiaren ostean.

Jaiak gaur amaituko dira. 12:00etan meza dago eta Iurretako koruak abestuko du. Segidan, Mikel Deuna dantza taldeak saioa eskainiko du. Amaitzeko, Eingok alaitutako kantu bazkaria egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!