Donien Atxa igota jai giroa zabalduko da datozen egunotan Iurretako Bakixa auzoan. Horretarako hitzordua 19:00etan egin dute auzokoek, eta lanak amaitu ondoren, txokolatea banatuko dute bertaratuko direnen artean.
Ekitaldiz betetako egitaraua osatu du jai batzordeak, asteburuari begira. Gainera, hiru urteren ostean, Bakixako VII. Tanborra Mundiala egingo dute, urtarrilaren 20an, gauerdian. Biharamunean etxeko txikien txanda izango da: Tanborrada Txikia, 17:00etan, aterako da. Ekinaldia amaitu ondoren, umeentzako jolasak eta tailerrak egongo dira. San Sebastian eguna, egun berezia dute Bakixan. Izan ere, mozorro eguna ospatzeko aprobetxatzen dute.
Bariku arratsaldean Maiztegi eskolako dantza taldeak emanaldia eskainiko du, eta, igel eta mus txapelketak ere jokatuko dira. Gauean, Insömnia taldekoak emango du kontzertua. Zapatuan, bestalde, txakurren agility erakustaldia eta tortilla txapelketa izango dira. Era berean, Urdax Magunazelaia harri-jasotzaile gazteak herri kirol erakustaldia eskainiko du. Gaueko erromeria Iratzar plaza taldearen ardura izango da.
Domekan Iurrerako Koruak abestutako meza izango da, eta, ondoren, Iurretako dantzariek dantza saioa eskainiko dute. Eingo taldeak alaitutako kantu-bazkariagaz agurtuko dituzte San Sebastian jaiak Bakixan.
Bakixako San Sebastian Jaiak
Urtarrilak 19
- 19:00etan, Jaiei hasiera emoteko Donien Atxa jasoko da. Ondoren, txokolatada.
Urtarrilak 20
(San Sebastian Eguna)
- 12:00etan, meza santua
- 17:30ean, Maiztegi herri eskolako dantza taldearen saioa. Ondoren, umeentzako jolasak eta tailerrak.
- 19:00etan, Igel txapelketa.
- 19:30ean, Mus Relanpago.
- 22:00etan, Insömnia
- 24:00etan, Bakixako VII. Tanborrada Mundiala.
- Egunean zehar trikitilariak egongo dira giroa alaitzen.
Urtarrilak 21
(Mozorro eguna)
- 12:00etan, Txakurren Agility erakustaldia.
- 13:30ean, Herri kirol erakustaldia: Urdax Magunazelaia.
- 17:00etan, Txanborrada txikia. Ondoren, umeentzako jolasak eta tailerrak.
- 20:30ean, Tortilla txapelketa (osagaiak: patatak, arrautzak, olioa eta gatza).
- 22.30ean, Erromeria: Iratzar taldeagaz.
Urtarrilak 22
- 12:00etan, Meza santua Iurretako Koruak abestuta, jarraian Iurretako Mikel Deuna dantza taldearen saioa.
- 14:00etan, Kantu bazkaria Eingok alaitua (tiketak salgai Iurretako Bodegilla tabernan).