Patricia Marquezek ezinhobeto amaitu du denboraldia urrezko domina birekin

Anboto 2022ko aza. 28a, 11:50

Asteburuan Valentziako nazioarteko txapelketako kategoria bitan parte hartu eta bietan urrezko domina jantzi du.

Bikini master 35 eta 40 kategorietan lortu ditu dominak. Aurtengoa arrakastaz beteriko denboraldia izan da Marquezentzat eta "oso pozik" dagoela adierazi du. "Oso denboraldi ona izan da. Aurretik nazioarteko txapelketa batean zilarrezko domina bi irabazita nituen eta orain urrezko bi irabaztea amaiera bikaina izan da. Honek asko motibatzen nau hurrengo denboraldiari begira eta aurtengo bide beretik lan eginez jarraituko dut", adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!