Gurutze Fradesek garaipen batekin agurtu du aurtengo denboraldia, asteburuan Mexikoko Cozumel Ironmana irabazita. Iurretara laugarren tokian jaitsi zen bizikletatik eta 22 minutuko aldea ateratzen zion orduan lehenengo zihoan Lisa Nordenek. Korrika postuak aurreratzen eta aldea jaten joan zen apurka-apurka eta 30. kilometroan lider jarri zen. Fradesen maratoiko marka bikaina izan zen: 2.54.53. Ironmaneko denbora, berriz, honako hau: 8.40.47. Lisa Nordenek (8.46.36) eta Kylie Simpsonek (8.47.36) osatu zuten podiuma.
Honenbestez amaitu da aurtengo denboraldia Fradesentzat. Aurten munduko txapelketa bi lehiatu ditu. Urri hasieran 15. tokian amaitu zuen Konan eta maiatzean bederatzigarren bukatu zuen Utah-n (AEB).