Barikukoa azken kontzertua izango da. "Azken-azken azkena". 11 urteko isiltasuna apurtuta, Edan taldea bariku honetan igoko da atzera ere Iurretako plazako oholtzara. Promesa bat kunplitzeko, jaiak ospatzeko, Iurretara gerturatzen direnak hankaz gora ipintzeko,... eta zergatik ez, kontzertuaren izenari jaramon eginda ardau pare bat hartzeko. Taldearen entsegu lokalean sartu dugu muturra.