Kintopekoen mailako sei kirolari Iurretako Heki Herri Kirol Klubekoak izan ziren eta euretako bat geratu zen txapeldun: Iker San Anton iurretarra. Adria Resinesek eta Aidan Garciak osatu zuten podiuma. Azken hori ere Heki taldekoa da.
Gizonen maila nagusian Igotz Ardeo getxoztarra geratu den txapeldun. Eloy Salterain abadiñarra hirugarren izan zen, txapeldunaren eta Jon Ander Malainaren atzetik.
Emakumeetan beste getxoztar bat nagusitu zen: Silvia Meseguer. Marina Blanco eta Amaia Mendinuetak osatu zuten podiuma.