Patricia Marquez olinpoaren gailurretik pauso bat gertuago dago, zilarrezko domina irabazita

Anboto 2022ko eka. 10a, 12:51
Patricia Marquez joan zen asteburuko txapelketan.

Iaz brontzea eta aurten zilarra. Kirolari iurretarra bikain aritu da Olympia Amateur Spain nazioarteko txapelketa prestigiotsuan.

Patricia Marquez Ormaetxeak (Iurreta, 1974) kulturismoaren munduko txapelketarik garrantzitsuenetakoan parte hartu zuen joan zen domekan, Alacanten (Valentziar Herrialdea). Bikini Fitness Master mailan aritu zen. Iaz txapelketa berean lortutako brontzezko domina lorpen handia izan bazen, zer esanik ez aurten irabazitako zilarra. "Horrelako txapelketa garrantzitsu batean zilarrezko domina irabaztea… oso pozik nago. Pauso bat aurrera eman dugu", adierazi du. 

Orain aste bi Kordobako (Andaluzia) txapelketa batean egindako lanari esker sailkatu zen nazioarteko txapelketara. Kordoban brontzezko domina eskuratu zuen.

Patricia Marquez ezkerrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!