Patricia Marquezek brontzezko domina irabazi du kulturismoko Olympia Amateur Spain txapelketan

Joseba Derteano 2021ko eka. 8a, 18:00
Patricia Marquez brontzezko dominarekin.

Kulturismoaren munduko txapelketarik garrantzitsuenetakoa da eta amateur mailako Bikini Fitness Master mailan eskuratu du domina.

Orain urtebete inguru mundu honetan guztian murgildu zenean, nork esango zion Patricia Marquez Ormaetxeari (Iurreta, 1974) gaur dagoen tokira helduko zenik. Joan zen asteburuan Olympia Amateur Spain txapelketan parte hartu zuen Alacanten (Valentziar Herrialdea) eta brontzezko domina irabazi zuen Bikini Fitness Master mailan. Nazioarteko txapelketa bat izan zen eta maila handiko parte hartzaileak batu zituen. Gaur egun kulturismoan dagoen hitzordu nagusienetako bat zen.

"Esperientzia bizitzera joan nintzen, onenak ikustera eta onenekin ikastera. Presio barik aritzea eta gozatzea nuen helburu. Beraz, brontzezko domina irabazi izana itzela da. Ametsa errealitate bihurtu zait eta oso pozik nago", adierazi du Marquezek.

Patricia Marquez txapelketako une batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!