Maiztegi Herri Eskolako guraso elkarteak kirol jardunaldiak antolatu ditu. Atzo arratsaldean eta gaur goizean, ikasleak eskolaz kanpoko ekintzen erakustaldiak egiten ari dira eskolako frontoian. Maiatzeko azken asteburuan urtero antolatzen duten ekimena da. Ekimeneko osagai bat umeen krosa izaten da. Urte askoan, Kepa Arroitajauregik speaker lanak egiten zituen krosean eta ibilbidea ere berak prestatzen zuen. Horrela, Arroitajauregi gogoan izan dute gaur eta, omenaldi modura, bere familiak oroigarri bat jaso du guraso elkartearen eskutik.
Gaurko jardunaldietan Keparen seme Ibai aritu da mikrofonoa eskuan hartu eta speaker lanak egiten.
Ibai Arroitajauregi speaker lanak egiten.