Iurretako Euskararen Aholku Batzordeak batzar irekia deitu du 2022ko euskara sustatzeko ekimenak antolatzeko. Korrika, Euskaraldia eta beste hainbat gai landuko dituzte bertan, eta, herriko elkarteak eta iurretarrak bertan parte hartzera deia egin dute, "denon artean 2022ko euskara plana osatu, erronka berrien gogoeta egin eta datozen dinamikak antolatzeko", azaldu dutenez. Ibarretxe kultur etxean izango da batzarra, 19:00etan.