Indarpak klubeko Alex Unzuetak distantzia luzeko duatloi bat irabazi du Frantzian

Anboto 2021ko ira. 15a, 13:30

Iurretako Indarpak kirol klubean dabilen Alex Unzueta berriztarrak distantzia luzeko duatloi bat irabazi zuen joan zen asteburuan, Frantzian. Proba Pirinio Atlantikoak departamenduko Baudreix herrian lehiatu zen, Paue herritik 20 bat kilometrora.

Distantzia luzeko duatloia izan zen: 14 kilometro korrika, 107 bizikletan eta beste 14 korrika.  Unzuetak honako denborarekin irabazi zuen lasterketa: 5.09.59. Korrika, beste kirolari batekin nabarmendu zen eta bizikletan erakustaldia eman zuen —txirrindulari ohia da— eta lasterketa buruan bakarrik geratu zen. Bizikletako tartean Aubisque mendate mitikoa igo zuten duatloilariek. Korrikako azken tartean abantailari eutsi zion helmugara heldu arte. Antoine Paitreault bigarren sailkatuari 20 minututik gorako aldea atera zion (5.30.11).

Alex Unzueta Frantziako duatloian.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!