Alex Unzueta bosgarren Mequinenzako triatloian

Maialen Zuazubiskar 2021ko uzt. 19a, 09:15

Atzo Mequinenzako IV triatloia jokatu zen. Bertan eskualdeko triatletek emaitza oso onak lortu zituzten. Alex Unzueta berriztarrak bosgarren postuan bukatu zuen proba eta Gorka Bizkarra mañariarra bederatzigarrena izan zen. Triatletek 1.900 metro egin behar izan zituzten igeri, 89 kilometro bizikletarekin eta 21 kilometro korrika. 

Domekan Mequinenzan (Zaragoza) jokatutako triatloian Indarpak taldeko Alex Unzuetak bosgarren postua lortu zuen eta Gorka Bizkarra mañariarra bederatzigarrena izan zen. Indarpak taldeko triatleta "oso pozik" dago emaitzagaz. "Urte osoan egindako lasterketa guztiak, bat kenduta, oso oso ondo irten zaizkit. Sasoi onean egoteaz gain, indarra eta distantziak oso ondo kalkulatzen nabil. Beraz, alde batetik banekien lehenengo 10en artean egon nintekeela, baina bestetik oso zail ikusten nuen", aitortu du Unzuetak. 

Bizkarra ere "pozik" dago emaitzagaz. "Mequinenzara disfrutatzera etorri nintzen, eta lortu dut. Gainera, emaitzak laguntzen duenean poztasuna handiagoa da", azaldu du mañariarrak sare sozialetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!