[BIDEOA] Anton Barrutiaren ibilbidea, iruditan

Anboto 2021ko uzt. 14a, 16:15

1953tik 1966ra 52 lasterketa irabazi zituen Barrutia iurretarrak.

2014an, Urgozo txirrindulari elkarteak mahai-inguru bat antolatu zuen Zornotzan sasoi bateko txirrindulariekin. Anton Barrutia izan zen protagonistetako bat. Julian Aguirrezabal iurretarrarekin, Oscar Elguezabal muxikarrarekin, Felipe Alberdi zornotzarrarekin eta Fausto Iza lemoarrarekin elkarbanatu zuen mahai-ingurua. Makina bat anekdota kontatu zituzten Pedro Mari Goikoetxea kazetariaren galderei erantzunez.

Ekimenaren hasieran txirrindulari bakoitzaren ibilbideak errepasatzen zituzten bideoak eskaini zituzten eta Anton Barrutiari eskainitakoa da goian ikusgai dagoena.

Ekimenaren amaieran Anjel Mari Peñagarikanok egindako bertso bat ere eskaini zioten Barrutiari. Justo Alberdik abestutako bertso hori hurrengo bideo honetan ikusi daiteke.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!