Iurretako Mendi Asteko ekintzak atzeratu egin dituzte

Joseba Derteano 2021ko urt. 20a, 11:26
Zaldai Mendi Taldeko erronkaren sari banaketa (Artxiboko irudia)

“Covid-19aren ondorioz hartutako neurriek ezinezko egiten digute ekintza hauek data hauetan burutzea eta beraz egoerak ahalbidetzen duenean berrekingo diogu Mendi Asteari”, jakinarazi du Zaldai Mendi Taldeak sare sozialetan.

Urtarrilaren 23rako ‘Incognita Patagonia’ izeneko dokumentala eskaini behar zuten eta urtarrilaren 30erako Zaldai Mendi erronkako argazki lehiaketako sari banaketa aurreikusita zegoen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!