17 urteren ostean, Iurretara itzuli da Alaitz Areitio

Anboto 2020ko urr. 5a, 22:17

Irailaren 17an irten zen Renneseko (Frantzia) kartzelatik eta harrezkero konfinatuta egon da, COVID-19aren protokoloa jarraituz.

Frantziako zigorra beteta, Espainiara eraman dute goizean. 

Lau urtean ihes eginda egon ostean, Alaitz Areitio 2007ko ekainean atxilotu zuten Frantzian. Beraz, 17 urte eman ditu bere sorterritik kanpora. Iurretarrak Renneseko espetxean bete du kartzela zigorra, ETAko kide izatea leporatuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!