Hamahiru urteko espetxealdiaren ostean, kalean da Alaitz Areitio iurretarra

Maialen Zuazubiskar 2020ko ira. 17a, 16:07
Artxiboko irudia

Gaur irten da Renneseko (Frantzia) kartzelatik Alaitz Areitio Azpiri. Hala ere, momentu honetan iurretarrak Rennesen jarraitzen du. Bertako hotel batean dago konfinatuta, Covid-19aren protokoloa dela eta. 

Alaitz Areitio 2007ko ekainean atxilotu zuten Frantzian, Igor Igartuarekin batera. Iurretarra Renneseko espetxean egon da zigorra betetzen, ETAko kide izatea leporatuta.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!