Hiru PCR positibo identifikatu ziren atzo Durangaldean

Anboto 2020ko uzt. 23a, 12:45

Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo 3 positibo detektatu ziren PCR test bidez Durangaldean. Bana Durango, Elorrio eta Iurretan. 

Atzo,  5.135 PCR proba egin zituen Osasun Sailak. Horietatik 138 positibo izan ziren.6 kasu identifikatu zituzten Araban, 93 Bizkaian, eta 38 Gipuzkoan.

Durangaldearen inguruko biztanle handiko herrietako datuak honako hauek dira: Eibarren 14 kasu berri izan ziren atzo eta Ermuan 22. Birusaren biderkatze indizea 1,59 balioan dago eta atzokoa baino baxuagoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!