Bost PCR positibo detektatu ziren atzo Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 22a, 12:41

Osasun Sailak emandako datuen arabera, atzo 5 positibo detektatu ziren PCR test bidez. Bana Abadiño, Zornotza, Durango, Mallabia eta Zaldibarren. 

Atzo, 4.911 PCR proba egin zituen Osasun Sailak. Horietatik 111 positibo izan ziren. 7 kasu identifikatu zituzten Araban, 67 Bizkaian, eta 37 Gipuzkoan. 

Abadiñon azkeneko astebetean zazpi kasu berri identifikatu dira: Joan zen asteko martitzen, eguazten eta egunean bana, domekan hiru eta atzo bat. Zornotzan, berriz, laugarren egunez jarraian egon da gutxienez kasuren bat: Joan zen asteko barikuan bi, eta, zapatuan, domekan eta atzo bana.

Durangaldearen inguruko biztanle handiko herrietako datuak honako hauek dira: Eibarren 14 kasu berri izan ziren atzo eta Ermuan 28. Birusaren biderkatze indizea 1,71 balioan dago eta atzokoa baino baxuagoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!