Gutuna: Maiztegi Herri Eskolakoek Kepa Arroitajauregi gogoratu dute

Anboto 2020ko mai. 25a, 12:01

Joan zen astean hil zen Kepa Arroitajauregi gogoratuz gutun hunkigarria idatzi dute Iurretako Maitezgi Herri Eskolakoek.

Hona gutun osoa irakurgai:

"Aupa Kepa,

Juen ein hazela esan jjeustiek; Egijje dok hori?! Nik ondino ezin neikek sinistu, bueno ze kristo! Etxuat sinisterik gure!!

Ondino geuza asko eukin jjuauz eitteko…. Ondino Maiztegiko patijjora, guraso elkarteko kontuetara (marroietara), buelta batzuk zor dozak!

-Ezton holan Malen?

-Bai ba! Aurten egoera aldrebes hau dala ta ez dogu krosik eingo Maiztegiko umiok, baina datorren urtien zer??

Aittek esan doste, Mari Teren errelebue hartu zendule mikrofonuaz eta hori ardura haundijje da gero! Orduen ez dozu barriro zeuk hartuko mikrofonue Kepa? Benetan? Eta nok esango dauz gure ixen guztijjek konfundidu barik mikrofonotik? Aittek dinuen moduen, neuk be ezin neike sinistu.

-Ezta posible, ezta Arantza?

-Bai Malentxu, horixe dinot neuk be.

Urte askuen ibili haz hemendik ziher bueltaka; Hori bai, zarata askorik atara barik, heure estiluen. Lehenengo Ikerregaz, gero Ibaigaz, eta ondinokarren, Nilegaz be bai. Bata dala, bestie dala, beti laguntzeko prest. Bardin Kiroleko lanetan (heure esperientzijjatik geuri erakusten), Maiztegiko jaiko txosnan biherrien, zein beste edozetan, beti borondate onez eta gauzak aurrera atarateko heure aletxue ipintten.

Bueno Kepa, ikusi dok; Danok botako haugu faltan, guraso elkartiek, irakasliek, umiek, patijjoko lagunek,…

Chavela Vargasek esaten jjuan, 'Tomate esta botella conmigo y en el ultimo trago nos vamos'. Hik bixkorrei hartu dok azkenengo trague eta hain zuzen be horrexegaittk pentsetan jjuat, higaz akordetan garien bakotxien, zelan edo halan betiko moduen diskreto, baina agertuko duala heure burue eta hire zati bat hor geratuko dala betiko geugaz. Halan ba, oin arteko danagaittik eskerrak emotie toketan jjakuk.

Eskerrik asko Kepa eta bide ona eukin dagiala!"

Maiztegi Herri Eskola.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!