Konfinamenduak erromeria egitea galarazi duela? Bada, Oromiñoko auzotarrek topatu dute irtenbidea. Bideo batean batu dituzte auzoko jaien omenezko koplak. Luhartz erromeria taldeko Aintzane Uriak eta Rafa Iriondok Oromiñoko auzotarregaz batera osatu dute bideo hau. Bistan da badutela erromeriarako grina!