Konfinamenduak ez du Oromiñoko biztanleen umore ona zapuztu. San Marko eguna da gaur eta haren omenezko jaiak ospatzen ari dira auzotarrak. Norbere etxean ari dira jaia egiten. Adibidez, etxe eta familia bereko kideek Donien Atxa ipini dute etxaurrean. Beste batzuk trikitixa jotzen aritu dira eta izan da sukaldari lanetan ibili denik ere.