Iurretako Udalak 80 urtetik gorako 300 pertsona baino gehiagori ematen die arreta

Aitziber Basauri 2020ko api. 17a, 18:09

Iurretako adinekoentzako arreta-esparruen bitartez, 80 urtetik gorako 300 herritar baino gehiago ematen dio arreta udalak. Durangaldeko Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuekin batera, beraiekin harremanetan jartzen dira, azaldu dutenez, "haien ongizateaz arduratzeko, laguntza eskaintzeko eta oinarrizko beharrak asetzeko".

Gurutze Gorriak zuzendutako Nagusien Bidelagun bezalako programen bitartez ematen die arreta herriko nagusiei udalak. Durangaldeko Mankomunitatetik bideratutako Nagusilagun programaren eta bertako gizarte-zerbitzuen bitartez ere ematen zaie arreta, udal arduradunek azaldu dutenez. Udal iturriek gaineratu dute kultur etxeak martxan jarritako zenbait programa adin-tarte horreri zuzendutakoak direla.

Iurretako Adinekoen Elkarteko Batzordeko kideak whatsapp edo telefono bidezko harremanei laguntzen ari direla nabarmendu dute. Gaineratu dutenez, "pertsona ahulenen jarraipena egin ondoren", adin-tarte gazteagoekin jarraipen bera egiten jarraitzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!