Iurretako Zaintza Sareak sei telefono zenbaki jarri ditu beharra duten herritarren eskura

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 16a, 20:23
Artxiboko irudia

Konfinamendu egoera dela-eta, oinarrizko erosketak egiteko zailtasunak dituzten herritarrei lagundu asmoz herri zaintza sarea osatu dute Iurretan. Sortu berri den saretik jakitera eman dutenez, beharra duten herriko pertsonei laguntzeko bolondros taldeak osasun arduradunek jakinarazitako neurriak zorrotz betetzeko konpromezua hartu dute. 

Beraz, laguntza behar duten herritarrek ondorengo telefono zenbaki hauetara deitu ahalko dute:

ASTELEHENETIK - BARIKURA
10:00 -14:00: 679 237 129 / 644 306 355

16:00 - 20:00: 617 144 737 / 618 683 087

ZAPATUA ETA DOMEKA
10:00 - 14:00:
679 237 129 / 644 306 355

Bestalde, bolondres moduan parte hartu gura duten herritarrek 666 101 373 telefono deitu beharko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!