Gurutze Frades hamar onenen artean sailkatu da maratoi erdien Espainiako txapelketan

Joseba Derteano 2020ko ots. 3a, 09:45

Gainera, distantzia horretan bere markarik onena lortu du: 1.17.57.

Sagunton (Valentzia) lehiatu da proba, asteburuan. Frades hamargarren tokian sailkatu da. Taldeka, berriz, podimaren gorenera igo da, Bilbao Atletismo klubarekin. “Oso pozik nago esperientziarekin. Niretzako berriak diren erritmoak deskubritu ditut lasterketan eta neure burua azkar sentitu dut”, adierazi du sare sozialetan korrikalari iurretarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!