[ARGAZKI GALERIA] Suziri bat igaro da Berriztik

Joseba Derteano 2020ko urt. 19a, 17:23

Irene Loizatek ez die aukerarik txikiena eman aurkariei eta bigarren urtez jarraian Bizkaiko kros txapelketa irabazi du.

Hasiera-hasieratik ihes egin eta lasterketa osoa bakarrik eman du korrikalari durangarrak, bere maila agerian utziz. Honako hau bere denbora: 34.58.00. Minutu batetik gorako aldea atera dio Andre Medierori. Gurutze Frades iurretarrak osatu du senior mailako podiuma. Gizonetan, Dabid Garcia (Durangaldea Running) durangarra, iazko txapelduna, bigarren tokian sailkatu da aurten eta hirugarren geratu da Durango Kirol Taldeko (DKT) Oier Ariznabarreta herrikidea. Imanol Goñik jantzi du txapela.

23 urtez azpikoan Araitz Villa abadiñarra (Scorpio) izan da onena. Gontzal Murgoitio abadiñarra (DKT) Bizkaiko txapeldun geratu da 20 urtez azpiko mailan eta Ion Cabadak (Sekulebedarra) zilarrezko domina eskuratu du 18 urtez azpikoan. Emakumeetan, Izaro Aranburu (DKT) Bizkaiko txapeldun izan da 18 urtez azpikoan eta Garazi Zuazua (Bidezabal), berriz, azpitxapeldun 20 urtez azpikoan.

Azkenik, 16 urtez azpikoan Bizkaiko txapelketa irabazi du DKT taldeko Julene Arriagak. 

Taldekako hainbat garaipen ere lortu dituzte eskualdeko klubek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!