Urtarrilaren 30eko greba deialdia

Urtarrilaren 30eko greba eguna prestatzeko asanblada zabala deitu dute Iurretako pentsionistek

Anboto 2020ko urt. 7a, 12:35

Astelehenetan elkarretaratzea egiten dute pentsionistek Askondon

Iurretako pentsionistek asanblada irekia deitu dute gaur, gehiengo sindikalak eta hainbat gizarte eragilek deituta urtarrilaren 30ean egingo den greba egunaren harira. Herri mailan greba egun hori antolatzeko deitu dute batzarra, Goiuria kulturgunean, 18:30ean.

Bestalde, gabonetan Abendu Koplak abestuz batutako dirua Iurretako pentsionistei eman dietelako eskerrak eman dizkie koplak abestuz ekitaldian parte hartu zuten herritarrei, baita dirua eman zuten guztiei ere. Herriko pentsionisten dinamikan laguntzeko erabiliko dira batu ziren 570 euroak, pentsionistek azaldu dutenez. Pentsio duinen alde, astelehenero, mobilizatzen jarraituko dutela gaineratu dute. Askondon batzen dira, 12:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!