Fundigelek utzitako orubean duen lursaila saltzeko azken pausoa eman du udalak

Aitziber Basauri 2019ko ira. 26a, 14:30

Fundigel bota ondoren geratu zen orubearen urbanizatze proiektuaren ondorioz Iurretako Udalak eskuratutako lurzatia saltzeko lizitazio espedientea eta hori arautuko duten admministrazio baldintza berezien plegua onartu dute aste honetan.

Erabakia publiko egiten den unetik eskaintza ekonomikoa egiteko epea zabalduko da. EAJren botoekin onartu dute. EH Bilduk,aurka bozkatu du, lursail hori saltzeaz aparte egon litezkeen beste aukera batzuk ez direla aztertu uste dutelako. “Babeseko etxebizitzei dagokionez badago hutsune bat eta hau aukera bat izan daiteke”. Ia 600.000 euroan jarriko ditu salgai 420 metro koadro udalak, bertan 10 etxebizitza eraikitzeko.Fundigelek utzitako lursailean, guztira, 84 etxebizitza eraikitzea dago aurreikusita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!