Gurutze Frades triatleta iurretarrak beste garaipen bat lortu du asteburuan. Frades bizkorrena izan da Frómistako triatloian eta bigarren sailkatuari, Laura Gomezi sei minututik gorako errenta atera dio. "Egun handia izan da, oso gustora aurkitu naiz eta oso indartsu", adierazi du Fradesek sare sozialetan.