Asturiaseko probako garailea izan da Frades, "egun arraroa" bezala definitu duen lasterketa batean. "Sentsazio arraroak eduki ditut egunean zehar, ez nengoen gaizki, baina kilometro bakoitza gainditzea kostatu zait" adierazi du durangarrak sare sozialen bitartez. Fradesek toki berdinean egin zuen distantzia erdiko lasterketetan debuta, duela hamar urte.
Fradesen garaipenaz gainera, Iurretako Indarpak taldeak lortu duen bigarren postua ere nabarmendu behar da. Gorka Bizkarrak, Alex Unzuetak, Gorka Eguenek eta Iban Agirrek osatu dute taldea.