[BIDEOA] Joseba Sarrionandiak bideoa grabatu du bere azken proiektuko crowdfundinga sustatzeko

Anboto 2019ko uzt. 17a, 09:39

'El que fuma, bebe y canta' liburua prestatu dute Sarrionandiak, Ray Fernandezek eta Aristides Hernandez 'Ares'-ek. 

Hiru artisten elkarlanetik sortu da proiektua. Fernandezek abestien letrak idatzi ditu, Hernandezek marrazkiak egin ditu, eta Sarrionandiak hitzaurrea egin du. Proiektua crowdfunding bidez finantzatu gura dute. Proiektua babesteko klikatu hemen.

"Gaur egungo Kubako kronika oso on bat osatzen dute abestiek" azaldu du idazle iurretarrak bere lehenengo bideo publikoan.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!