Crowdfundinga abiatu dute Joseba Sarrionandiaren proiektu berria finantzatzeko

Aritz Maldonado 2019ko eka. 24a, 14:30

'El que fuma, bebe y canta' liburua kaleratuko dute elkarlanean idazle  iurretarrak, Ray Fernandezek eta Aristides Hernandez, Aresek. 

Liburua urrirako kaleratzea aurreikusten du proiektua sustatzen ari den Ray Forever Kolektiboak. Kolektiboaren arabera, liburuari "kresal eta ron usaina" dario, eta dantzan egitea eragingo du liburuak. Sarrionandia proiektua antolatzeaz eta hitzaurrea idazteaz arduratu da. 

Fernandezek kontzertua eskainiko du uztailaren 14ean Elorrioko Lariz Jauregian, Musikaire jaialdiaren baitan. Bestalde, bideoan, liburuaren izen bereko abestia ikus daiteke. 

Proiektuari ekarpenak egiteko, sakatu hemen

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!