Uztailean, munduko musika, dantza eta antzerkien topagune bilakatuko da Elorrio, beste urte batez. Askotariko doinuak eskainiko ditu Musikairek aurten ere. Musika afrikarraren eta latinoaren arteko nahasketa ekarriko du Las Maravillas de Mali taldeak, adibidez; Arturo O'Farrillek eta Antonio Lizanak edo Mauren Choi Quartetek Jazz doinuak ekarriko dituzte, eta Izaki Gardenakek, ostera, pop-rock doinuak.
Antzerkigintzari dagokionez, Yllanak 'The Opera Locos' ikuskizuna eskainiko du, eta jaialdia ixteko, ohikoa den mikroantzerkiak egongo dira Casa Jara jauregian.
Musikaire Elorriora zabaldu asmoz, aurten ere emanaldiak plazan, eta Lariz, Tola eta Casa Jara jauregietan izango dira.
Egitarau osoa:
- Uztailak 5, 22:30ean, plazan:
JOSEBA TAPIA 'VINT ANYS'
- Uztailak 6, 22:30ean, plazan:
LAS MARAVILLAS DE MALI
- Uztailak 7, 19:00etan, plazan:
TRIKITILARI GAZTEEN VI. TXAPELKETA
- Uztailak 12, 22:30ean, Lariz jauregian:
GARIKOITZ MENDIZABAL, XABI ZABALA ETA KAABESTRI ENSENBLE
- Uztailak 13, 22:30ean, Lariz Jauregian:
ARTURO O´FARRILL & ANTONIO LIZANA
- Uztailak 14, 19:30ean, Lariz Jauregian:
RAY FERNANDEZ
- Uztailak 19, 22:30ean, Tola Jauregian:
ROBERT SMITH BLUESBAND
- Uztailak 20, 22:30ean, Tola Jauregian:
MAUREN CHOI QUARTET
- Uztailak 21, 19:30ean, plazan:
DANTZA GARAIKIDEA
- Uztailak 26, 22:30ean, plazan:
IZAKI GARDENAK
- Uztailak 27, 22:30ean, plazan:
YLLANA 'THE OPERA LOCOS'
- Uztailak 28, 19:30ean, Casa Jara jauregia:
MIKROANTZERKIA'