Urtea beteko da laster Plazaratu mugimendua jaio zenetik, eta dinamikari jauzi bat emango dio egun hauetan. Ekainaren 18tik 23ra bitartean, ekintza ugari eta anitzak egongo dira herriko plaza biziberritzeko asmoz. Herriko talde, sortzaile eta herritarren partaidetza bultzatuko dute ekintzetan.
Abadetxearen historiari buruzko berbaldia eta argazki erakusketa egongo dira, ekainaren 21ean. "Abadetxea garrantzi handikoa izan da plazako bizitzan hamarkada askoan, eta hutsik dagoenetik eragina igarri da herriko mugimendu soziokulturaletan", diote.
EGITARAU OSOA:
EKAINAK 18 martitzena
20:00etan Gerlari akademiaren klase interaktiboa
EKAINAK 19 eguaztena
17:00etan Ume jolasak
EKAINAK 20 eguena
19:00etan Abadetxeari buruz hitzaldia eta argazki erakusketa
EKAINAK 21 barikua
Arratsaldepasa plazan
EKAINAK 22 zapatua
10:30-14:30 Bigarren Eskuko Azoka. Inskripzioa Gauargi eta Oreka tabernetan zein iurretaplazaratu@gmail.com (+ Jatekoa: Palestina, Mali, Maroko, Senegal ... + Dj Itsua. )
22:00etanBoluda Kabareta
EKAINAK 23 domeka
11:00etan Aire libreko margo lehiaketa (Inskripzioa egunean bertan 11:00ak arte. Sariak: 200 euro, 100 euro eta 50 euro). Umeen marrazki lehiaketa ere egingo da
Iluntzean: San Juan bezperako afaria, sua eta Luhartzen erromeria Jai Batzordearen eskutik