Gurutze Frades zortzigarren sailkatu da Munduko Triatloi Txapelketan

Anboto 2019ko mai. 4a, 20:28

Hegoafrikako Ironman-aren ostean, denboraldiko bigarren hitzordu nagusia zuen.

Pontevedran (Galizia) lehiatu da distantzia luzeko txapelketa. 3.000 metro egin dituzte igerian, 110 kilometro bizikletan eta 30 kilometro korrika. Frades hamargarren zegoen bizikletatik jaitsi denean. Korrikako tartean triatleta bi aurreratu ditu eta zortzigarren amaitu du.

Munduko Triatloi Txapelketan parte hartzen zuen zazpigarren aldia izan da gaurkoa.

SAILKAPENA

1- Alexandra Tondeur............. 05.48.01
2- Judith Corachan................. + 2.05
3- Anna Noguera.................... + 3.32
4- Manon Genet..................... + 6.15
5- Maja Stage Nielsen............ + 9.12
6- Emma Bilham..................... + 9.50
7- Asa Lundstrom................... + 14.53
8- Gurutze Frades.................. + 19.29
9- Saleta Castro..................... + 20.22
10- Maki Nishioka................... + 23.22

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!