1978an Iurretan gertatutako talde bortxaketa baten kontakizuna jaso du Durango 1936 elkarteak

Markel Onaindia 2019ko mar. 12a, 09:34

Memoria historikoa jorratzen duen elkarteak mila bideotik gora eskegita ditu bere webgunean, Durangaldeko testigantzetan oinarritutakoak. Horietako bat da otsailean igo duen Uri Ruiz Bikandirena, eta 1978an Iurretan gertatutako talde bortxaketa bati buruz berba egiten du pasarte honetan.

Ruizen testigantzaz gainera, Jose Jabier Abasolo Tiliñorena, Natalia Uribelarrearena, Miguel Sarrionandiarena, Aitziber Irigoras Durangoko alkatearena, Jose Julian Bakedanorena eta Paulino Aranoarena igo ditu azken asteetan Durango 1936 elkarteak webgunera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!